San Joserako bidean, lehen bihurgunearen parean dagoen belardian landatuko dute zehazki gereziondoa. Aurretik, baina, Beheko Auzoan 11:30ean zuhaitzaren bueltan jartzeko harriak margotuko dituzte herriko gaztetxoek. Behin hori eginda, trikitilariek lagundutako kalejirarekin San Joserantz joango dira antzuolarrak. Haurren eta erretiratuen artean landatuko dute gereziondoa, eta tartean, dantzak eta kantuak ere izango dira.