Lehen taldeak, matematikek hala diotelako, azken postuan amaituko du lehen fasea. Bigarrena hutsetik abiatuko dute eta mailari eustea izango dute helburu. "Optimista gaude; partidu denak jokatu ditugu eta disfrutatuta; lehena zihoan Ilintx taldeari ere irabazi genion. Azken partidua Soraluzeren aurka berdindu dugu, beraz, animoso gaude. Bigarren fasea erabakigarria da, eta esperantza badugu mailari eusteko".
Biharko derbian, Mondrarekin neurtuko dituzte indarrak Eztalan, 16:00etan. Ibon Gezalaga presidenteak aitortu du, orain ondo hastea garrantzitsua dela eta mailari eutsiko diotenaren esperantza baduela. "Galdutako azken partiduak amaieran ihes egin digute, azken minutuetan. Ea bigarren fasean arazo gabe mailari eusten diogun". Gainontzeko taldeak, ondo "Kadeteak, infantilak eta jubenilak ondo dabiltza, arazorik gabe. Jubenilak, gainera, koparako fasean sailkatu dira".
Futbol eskola, sasoiko
Etenaldiaren ostean, berriro ekin dio futbol eskolak; ez da egon lehiaketarik eta entrenamenduak bakarrik egin dituzte. Antzuolarrek, otsailaren 12ko asteburuan jokatuko dute Arrasate, Elgoibar eta Antzuolako zelaietan. 70 neska-mutikok osatzen dute Antzuolako futbol eskola (2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an jaiotakoak dira).