Sei biztanle gutxiagorekin hasi du 2022. urtea Antzuolak

Maider Arregi 2022ko urt. 29a, 08:30

INEren arabera, eta beheranzko joerari eutsita, 2021. urtea 2.081 biztanlerekin amaitu du Antzuolak. Urtea sei biztanle gutxiagorekin amaitu du Antzuolak, alegia.

2021eko erroldako datuen arabera, urtea sei biztanle gutxiagorekin amaitu du Antzuolak. Erroldako datuetan kontuan hartzen diren jaiotza, heriotza eta erresidentzia aldaketa datuen arabera, Antzuolak biztanleak galdu ditu azken urtean, beheranzko joerari eutsita.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021ko abenduaren 31ra bitartean hamahiru haur jaio ziren Antzuolan: lau mutil eta bederatzi neska; hil, aldiz, hemeretzi herritar hil ziren, hamabi emakumezko eta zazpi gizonezko.

2020an, urtarrilaren 1etik 2021ko abenduaren 31ra bitartean bederatzi haur jaio ziren Antzuolan: hiru mutil eta sei neska; hil, aldiz, hogeita hiru herritar hil ziren, hamaika emakumezko eta hamabi gizonezko.

Datu horiek kontuan hartuta, 2021ean sei biztanle galdu zituen Antzuolak. 2020ko urtarrilaren 1ean, 2.107 biztanle zeuden erroldatuta Antzuolan; eta 2021eko urte hasieran, berriz, 2.093 ziren erroldatua –14 biztanle gutxiago–. 2021. urtea, ordea, INEren arabera, 2.081 herritarrekin amaitu du Antzuolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak