"Leku askotan galdu egin den ohitura polita da, baina Antzuolan ondo eutsi zaio, zorionez. Ekitaldi oso ederra da, eta gazte, haur zein heldu animatu nahi ditut elizara San Blas egunean parte har dezaten", azaldu du Juanita Zabalok. Antzuolako Basalde auzoko San Blas ermitaren bueltan aur- ten ere ez da festa eta ospakizunik egingo. Ezta ere opilen eta kandelen bedeinkapena, edota haurrendako gozoki banaketa. Egun berezia izan ohi da, batez ere, haurrendako, eta asko dira San Blas egunean bertara joan ohi direnak.