"Egungo egoera dela-eta gazte txokoa bi astez itxita edukitzea erabaki genuen. Baina ilusio handiz abiatu dugu ikasturtea", kontatu du Zumaia Elkoro di-namizatzaileak. "Urtarrileko programazioaren baitan, lokalaren lekualdatzea –lokal zaharretik berrira trasteak elkarlanean eramatea–, gazte txokoa dekoratzea zein pelikulak ikustea dugu aurreikusita. Lehen asteburua oso ondo joan da; 45 gazte inguru etorri zen laguntzera eta lokal berria estreinatzera. Lokalaren erabilera arauak ere adostu ditugu elkarrekin".
Rokodromoa ere bertan izanik, eskalatzeko aprobetxatu dutela gaztetxoek kontatu du dinamizatzaileak –gazte txokoko ordu- tegian, ezingo dute herritarrek rokodromoa erabili–. Otsailetik aurrera tailer eta ekintza gehiago egingo dituzte- la dio gazte txokoko dinamizatzaile Elkorok.