Elurraz gozatzeko asteburua antolatu du Arrolak

Maider Arregi 2022ko urt. 24a, 09:39

Otsailaren 12 eta 13ko asteburuan elurraz gozatzeko irteera antolatu du Arrolak. Belaguara joango dira eta fondoko eskia nahiz erraketekin txangoa egingo dute.

Otsailaren 12an, zapatua, goizaldean abiatuko dira Belaguara. Fondoko eskia nahiz erraketekin txangoa egingo dute. Asteburu osoko irteeraren prezioa 70 eurokoa da (garraioa, materialaren alokairua, afaria, lo-lekua eta gosaria barne). Izena emateko idatzi arrolamt@gmail.com helbidera.

 

Hitzaldia

Jokin Lizeaga mendi korrikalariak hitzaldia eskainiko du otsailaren 17an, Torresoroan, 19:00etan. Mendi lasterketen entrenamenduaz jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak