Egurrezko arrapalaren lehen zatia eginda dago

Maider Arregi 2022ko urt. 21a, 08:00

Torresoroa atzealdetik hilerrirako zein Eztalarako bidea irisgarriago egiten duen arrapalaren azpiegituraren lehen lanak eginda daude; herritarrei zabaldu aurretik, ordea, metalezko eskubanda babesgarria jartzea eta obra zibila egitea falta da.

Antzuolako Udalak 2021ean egin zuen herriko aisialdi-guneen inguruko parte hartze prozesua. Eta orain, orduan hartutako erabakiak gauzatzen ari dira. Tartean, hilerrirako bidea irisgarriago egiten duen egurrezko arrapala dago, eta amaitu berri duten gazte txokoko rokodromoa. Arrapalaren azpiegitura lanak amaituta daude.  "Astebeteko atzerapena izan dute lanek, langile batek istripu txiki bat izan zuelako, baina arrapala eginda dago", dio Beñardo Kortabarria alkateak.

Hala, 100 metroko arrapalak modu irisgarrian hilerrirako bidea eta Sagasti auzoa lotzen ditu; eta, era berean, errepidea zeharkatzea saihestu. Berehala hasiko dira jartzen metalezko eskubanda babesgarria. Behin obra zibila amaituta, arrapala erabilgarri egongo da. Hilabete barru, ordea, argiteria eta seinalizazioa jarriko dituzte. Arrapalaren ezaugarriei dagokienez, 2 metroko zabalera dauka eta 10 metroan %8ko aldapa; 2 metroko eskailera-burua du eta 6,40 metroko altuera l bratzen du azpiegiturak; bertan bizikletan edo patinetean ibiltzea debekatuta egongo da. 100.000 euroko kostua du.

Bestelako proiektuak

Errepidearen bestaldean, hilerri alboan, zehazki, puntrak eta tirolina parkeko lanak egiten hastekoak direla azaldu du alkateak: "Eguraldiak ez du lagun- du, eta lanak orain dira hastekoak; otsailerako amaituta egongo dira". Azaldietan jartzeko mahaiak ere iritsi dira, baita Ibarre auzoko jolasguneko armiarma-sarea ere. "Aisialdi-guneak txukuntzeko lanak esleituta daude, eta joango gara egi-¡ten".

Bestalde, Eztalako argiteria lanak ere nola egin adostuta dute, eta ondorengo bizpahiru hilabeteetan egiteko asmoa du Udalak (95.000 euro). Jolasguneen egokitzapen lanetarako eta arra- pala egiteko 240.000 euro bideratu dituzte –Goizperrek ere egin du diru ekarpena–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak