Urtarrilaren 31tik aurrera, ikastaroak ere martxan egongo dira, eta instalazioak erabilgarri. Datorren astean, berriz, ate irekiak egongo dira, gimnasioa ezagutu eta zerbitzuen berri zuzena izan dezaten herritarrek. Izen-ematea zabalik dago, bai bazkide egiteko, eta baita ere ikastaroetarako.
Bazkidetzako hileroko-kuota 12 eurotan ezarri da, eta ikastaroen prezioa, berriz, 56 eurotan (bazkide izanez gero, 28 euro ikastaroko). Izen-ematea udaletxean egin behar da, bulego ordutegian. Izena ematearekin batera, zerbitzuaren inguruko informazio zabalagoa ere emango dute bertan.
Gimnasioko ordutegia
- Astelehenetik egubakoitzera: 08:00-21:00
- Zapatu, domeka eta jai egunetan: 10:00-21:00