Arrolak urte berriari ongi etorria eman eta Joxe Zupide omendu du Lizargaraten

Maider Arregi 2022ko urt. 1a, 18:00

50. urteurrenari hasiera eman dio gaur Arrolak. Gaurkoa, ordea, berezia izan da eta Joxe Zupideri omenaldia egin diote urtero gaurko egunez bera arduratzen delako salda eta txistorra prestatzeaz.

"Gaur hasi dugu elkartearen 50 urteurrena Arrolara joanda eta ondoren, Lizargaraten salda eta txistorraz gozatuz. Baina gaurko saioak bazeukan berezitasun bat, isilik mantendu duguna: Joxe Zupideri egindako omenaldia, alegia. Elkartea bera dagoenetik arduratu da urtarrilaren 1eko salda eta txistorraz; lehen Argi-Lekun, eta orain Lizargaraten", azaldu dute Arrolako kideek.

Txapela jantzi diote eta oparia eman. Jesus Kortabarria Kaxetak bertsoak eskaini dizkio. Ondoren, aurreskua egin diote herriko txistularien laguntzarekin. "Oso ekintza xumea bezain maitagarria izan da. Jende pilo bat elkartu gara. Salda eta txistorra jatera 98 pertsona igaro dira goizean zehar. Antolatzaileok, nola ez, oso gustura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak