Landatxopek COVID ziurtagiria eskuratzen lagunduko die erretiratuei

Maider Arregi 2021ko abe. 16a, 15:34

Landatxopek laguntza eskainiko die COVID ziurtagiria eskuratzeko zailtasunak dituzten erretiratu eta pentsiodunei. Hala, elkartearen egoitzara hurbildu daitezke abenduaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 17:00etara. Osasun txartela eta NAN agiria eraman beharko dute.

"Txertaketa agiria derrigorra bihurtu da hainbat lekutan sartzeko. Erabakia hartu duten erakundeek, tamalez, berriz ere ez dute kontutan hartu pertsona nagusi askok Interneta erabiltzeko zailtasunak dituztela", adierazi dute Landatxopeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak