Izan ere, garai batean Aitzuri (Aitxuri, Atxuri...) izenez ezagutzen zen tontorra, Aketegi izango da aurrerantzean; eta Aketegi zena Aketegiko erpina. Are gehiago, Aizkorriko Aitzabal tontorrari, jatorrizkoa omen den Aitxuri izena jarri zaio. Harrez gero, mendi katalogo berrietan, halaxe adieraziko dira aldaketak. Esan, 2017an Euskaltzaindiak ere onartu zuela aldaketa hau.
"Antzuolar batzuei agian 'gogorra' edo ulergaitza egingo zaie 1975tik tontor honen izen aldaketa, baina batzorde kideok adituen esanekin bat besterik ez dugu egin. Hori bai, tontorrean jarraituko du zutik Arrola Mendi Elkarteak 1975eko abenduaren 14an jarritako buzoiak. Gure helburua izango da bera zainduta eta zutik mantentzea".
Plaka berria ipintzeko irteera abenduak 18, zapatua, 09:00etan. Izen emateko: Arrolamt@gmail.com