Inklusioa sustatzeko, etorkinei harrera egingo diete udal ordezkariek

Maider Arregi 2021eko abenduaren 15a

Euskadi Lagunkoiaren baitan, inklusioa lantzen dihardu herritar talde batek. Hala, lanketaren lehen fasean, immigrazioari heldu diote. Lan-taldeak, Harrera plana gaurkotu du eta abenduaren 28ko ohiko osoko bilkuran aurkeztuko du onar dadin.

Bestetik, zapatuan, 12:00etan udal ordezkariek ongi-etorri ofiziala egingo diete, azken bi urtetan etorri diren etorkinei (gonbidatuta 58 bat daude). Aurrezkua eta luntxa egongo da ondoren. Ekitaldiarekin batera, munduko mapa bat jarriko da ikusgai Antzuolara etorri direnen jatorrizko herrialdeak irudikatzeko. Urtarrilaren 13an, berriz, Miñan liburua aurkeztuko du Torresoroan Amets Arzallusek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak