Guztira, 52.000 euro banatuko dituzte, eta sari nagusia 30.000 eurokoa izango da. Txartel bakoitzarekin kode bat banatuko dute, Izar eta Estel ipuina ezagutarazteko. Gailurra zain dugu erronka kolektiboa finantzatzeko baliatuko ditu Gure Eskuk Tripontzia-ren bidez jasotako ekarpenak. Zehazki, uztailaren 2an, Pirinioetako bidean dauden ehunka gailur argiztatzea da erronka, Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen alde.