Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunanean, elkarretaratzea egin dute Antzuolan. Pilar Etxaniz, Landatxope Elkarteko kideak, adineko emakumeek indarkeria modu berezi batean bizi dutela azaldu du:"Beste modu batean hezi gintuzten, garai desberdinak izan ziren eta ez geneukan orain dagoen informazio guztia". Etxanizez ustez, adineko emakumeen aurkako indarkeria, gehienetan, psikologikoa izaten da eta hori identifikatzea asko kostatzen zaie. "Adineko emakumeentzat ohikoa zen gizona emakumearen gainetik egotea eta, guretzat, oso garrantzitsua da kolektibo honetan aurkitzen diren emakumeak honen inguruan kontzientzia hartzea.
Arratsaldeko 19:00etan beste elkarretaratze bat deitu dute, herriko plazan.