Eskolarako eta pilotalekurako atezaina behar du Udalak

Maider Arregi 2021ko aza. 25a, 12:59

Lanpostuan interesa duten antzuolarrek Lanbiden eman behar dute izena azaroaren 29a baino lehen, astelehena.

Antzuolako Udalak eskolako eta pilotalekuko atezain lanpostua osatu nahi du. Egin beharreko zereginen artean hauek daude: eskolako eta pilotalekuko ateak zabaltzea eta ixtea, alarmaz arduratzea, argi, ur eta berotze instalazioak kontrolatzea, pilotalekua eta ikastetxea zaintzea eta, bereziki, ikastetxean ezagutza espezializaturik eskatzen ez duten mantentze-lan txikiak egitea –zurgin, iturgin, argiketari, pintura eta garbiketa lanak–.

Kategoriaren arabera Udalak bestelako zereginak betetzea agindu dezake. Horrez gain, udal-langileen taldeak laguntza behar duen aldiro, hura ere eman beharko du. Baloratuko da, berriz, argiketari, igeltsero, iturgin, arotz, margolari eta teknologia berrietan esperientzia ziurtatua izatea. Bete beharreko baldintzen artean daude eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea, euskaraz jakitea eta Antzuolan erroldatuta egotea. Izena Lanbiden eman behar da, hilaren 29a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak