Funts horien kargura finantzatutako programek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko gauzatze-aldia hartuko dute. Espainiako Gobernuak 891.542,66 euroko ekarpena egingo die udalei, genero-indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko.
Miren Gallastegik, Antzuolako udaleko bozeramaile sozialistak, azaldu du beste behin genero-indarkeriaren aurka azaltzen dela alderdia. "Desberdintasunaren agerpenik basatiena da, tamalez oraindik ere gure gizartean dirauena. Haren aurka borrokatzea, eta aurre egitea sozialisten konpromisoa da, eta hori da gure lehentasun nagusia, giza eskubideen arloko gaia baita PSE-EErentzat".
2021ean 41 emakume hil dituztela ekarri du gogora; horietako bi EAEn, bikotekideen edo bikotekide ohien esku. Aurten, hilketa horiei 3 neskato eta 2 mutikoren hilketa gehitu behar zaizkiela gaineratu du. Halaber, Marian Ibarluzea Etxabe arrasatearra gogoan izan du. "40 urte zeramatzan Kanarietan bizitzen, eta 2020ko abenduan hil zuen bere bikotekideak Galdarren".