Peru Rodriguezek bigarren mailan debutatu du Sanserekin, Sporting-en zelaian

Hasier Larrea 2021ko aza. 13a, 17:48

Peru Rodriguez, baloia hanketan duela. (Irudia: La Liga SmartBank).

Kategoria horretan lehen minutuak jokatzeagatik, "baina batez ere hiru puntuak eskuratzeagatik, pozik" azaldu da antzuolarra. Xabi Alonso entrenatzailearen esanetara egin du debuta, Realarentzat historikoa den Xixongo El Molinon zelaian.

Puntu beharra zeukaten txuri-urdinek eta aurrean aurkari gogorra izan bazuten ere, partidu bikaina jokatu eta datorrenari konfiantza gehiagoz aurre egiteko garaipena eskuratu zuten atzo gauean. Lorpen horretan bere alea jarri zuen Peru Rodriguez Larrañagak; 19 urterekin, hasieratik bukaerara arte jokatu zuen defentsako erdialdean. Zubietan egiten ari den lana saritua izan da modu horretan.

Partidu ostean adierazpen batzuk ere eman zituen, esteka honetan sakatuta ikusgai daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak