Antzuolako Rock Egunaren bueltan, herriko hainbat musikari eta sortzaile igo ziren Zurrategiko oholtzara, atzo gauean. Taula gainera igo zirenek, prestatutako kantuak jo eta abestu zituzten, eta ikus-entzule moduan izan ziren herritarrek, berriz, musikarekin gozatu zuten. Bideoan, Irati eta Koldo Lizarraldek eskainitako kanta bat entzun daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.