Urriaren 22an Puntaik Punta jaialdian egin zuen azken emanaldia, eta orduan sorpresa ere izan zuten ikus-entzuleek. Izan ere, 10 urteko iloba igo zen agertokira, eta Maluren Blanco y negro abestia eskaini zuten elkarrekin. Oraingoan, ez da aurreikusten halakorik, baina emanaldi paregabea izango da, hori seguru.