23 urteko ibilbidea du Anelkar elkarteak, eta pixkanaka batzordea berritzeko asmoa ere badu- tela aitortu dute kideek. Hori dela eta, azaroaren 10ean, eguaztena, elkartearen egoeraren berri emateko herritarrendako batzar irekia deitu dute. "Batzordekideen artean dagoeneko bi aldaketa ditugu, eta alde ba- tetik, horiek jakinaraziko ditu- gu batzarrean. Bestetik, COVID-19a dela-eta azken bi urtetan ezer egiterik izan ez dugun arren, urte hauetan guztietan egindakoaren berri ere emango diegu herritarrei", azaldu du Anelkarreko Jabi Etxanizek. Aurrera begirako ekimen, erronka eta asmoen berri ere emango dute Anelkarreko kideek. "Batzarra ez da izango bazkideendako soilik; antzuolar orori irekia da eta Anelkarren egoeraren berri emateaz gain, errelebo aldaketarako bidea ere egin nahi dugula azalduko dugu bertan. Ateak irekita daude belaunaldi aldaketa hori gauza dadin eta lerrook aprobetxatu gura ditut herritarrak amatzeko", nabarmendu du Etxanizek.