Gripearen eta COVID-19aren aurkako dosiaz, txertatuta

Maider Arregi 2021ko urr. 29a, 09:00

Guztira, Antzuolako Eguneko Zentroko hamabi egoiliarrek hartu dituzte gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak. Gaur, egubakoitza, zentroko langileen txanda izango da eta gripearen aurkako bakuna hartuko dute.

Eguazten goizean txertatu zituzten Antzuolako Eguneko Zetroko 12 egoiliarrak –hiru gizonezko eta bederatzi emakumezko–. Guztiek, beso banatan, gripearen dosia eta COVID-19aren aurkako hirugarren dosiak jaso zituzten. "Desiratzen zeuden eta beldurrik gabe, gainera. Dena ondo joan da eta protokoloak hala eskatuta, beso banatan, txerto bana jaso dute. Eta, gaur, egubakoitza, gripearen aurkako txertoa langileok jasoko dugu", kontatu du zentroko arduradun Beatriz Guelbenzuk.

Normaltasuna

Osasun egoerak izan duen bilakaerak, ohikotasunerako urratsa ematen lagundu die eguneko zentroko egoiliarrei. "Taldeko jarduerak, irteerak, eskolan egiten zituzten belaunaldien arteko topaketak, Nagusilaneko bolondresen bisitak, dutxa zerbitzua... pixkanaka-pixkanaka guztia berreskuratzen joan gara. Ez dakizue nolako ilusioa egiten dieten egoiliarrei berriro elkarrekin espazioak elkarbanatu, eta komunikazioa edukitzea; behar handia zuten", aitortu du Beatriz Guelbenzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak