Rock doinuak, Antzuolako hari-doinuak jarraipena izan dezan

Maider Arregi 2021eko urriaren 27a

Lemak taldea, argazkian

Herriko hainbat musikari eta sortzaile batuko dituen musika jaialdia egingo dute azaroaren 6an, Zurrategin. 21:00etan abiatuko da Antzuolako Rock Eguna.

Azaroaren 6an, zapatua, Antzuolako Rock Eguna ospatuko dute. Herriko musikariak izango dira protagonista, eta hainbat estilo entzuteko aukera izango da, Zurrategi plazan, gaueko bederatzietan hasita. Esandako moduan, herriko musikariek eta sortzaileek izango dute ahotsa: Spinalonga, Patxi Luke, Udazken taldea, Irati Jauregi eta Irati Gardoki, Ainhoa eta Nahia, Koldo eta Irati Lizarralde, eta Lemak, besteak beste.

Rock-and-roll gauaz gozatzeko dei egin diete antolatzaileek herritarrei. "Jaialdi honek aspaldian Aitz Garbi tabernan egindako musika jaialdi bat dauka abiapuntu. Eta, hain zuzen, elkarlanean, musikarekin harremana zuten herritarrek antolatutako emanaldia izan zen orduko hura. Hala, hau ere herritar talde baten iniziatibaz antolatu dugun jaialdia izango da eta herritar ororendako irekia egongo da", argitu du antolatzaile lanetan dabilen Mikel Bargielak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak