Antzuolako udal liburutegiak antolatuta, azaroaren 1ean, astelehena, ipuin kontaketa saioa egingo da. Hala, Lur Korta ipuin kontalariak Gau Beltzean girotutako ipuinak kontatuko ditu Torresoroa aretoan. Lehen saioa 17:30ean izango da 3 eta 6 urte artekoendako; bigarren emanaldia 18:30ean izango da 7 eta 10 urtekoendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.