Jesus Mari Mataren gidaritzapean, bueltan dira aurtengo ikasturteko Nigan saioak. Pandemia garai honetan barrura begiratzea, eta norbanakoaren barne-ongizatea lantzea, inoiz baino garrantzitsuagoak bilakatu dira. "13 urte daramatzagu ekintza honekin, aitzindariak gara eta frogatutako esperientzia dugu. Metodologia sinplea izan arren, oso praktikoa da. Aurtengoan esker onez bizi deritzon praktika landuko dugu eta modu presentzialaz gain, online egi- teko aukera ere izango da", adierazi du Jesus Mari Matak.
Iaz ez bezala, aurten umeekin izango dira saioak –2010ean eta 2009an jaiotakoekin–. Eta nola ez hastapeneko saioa ere eskainiko du. "Gurasoek umearekin etxean praktikatzeko jarduera ona dela ikusten ari gara", aitortu du Matak. Saioak Torre- soroan eskainiko dira eta ohi moduan doakoak dira –online izan ezik–. Informazio gehiagorako 669 13 29 00 telefonora dei- tu daiteke edo nigan@yahoo.com helbidera mezua idatzi.