Mahai informatiboak, urriaren 23an
Datorren zapatuan, urriaren 23an, Bergarako lau puntutan jarriko dituzte mahai informatiboak eta diru bilketa ere egingo dute, gaixotasunaren ikerketan diharduen Biodonostia enpresara bideratzeko. "Iaz ezin izan genuen ezer egin, baina duela bi urte 30.000 euro bideratu genituen ikerketara", diote. Gaineratu dute edozeini laguntzeko prest daudela eta Katxalin elkartera jotzeko beldur barik.
Arrosa kolorez apaintzeko deia
Urriaren 18tik 24ko astean erakusleihoak, balkoiak edota terrazak arrosez apaintzeko deia egin du Katxalin elkarteak, "bularreko minbizia ikustarazteko helburuarekin". Era berean, argazkiak sare sozialen bidez zabaltzeko deia ere egin dute, #VistedeRosa21 traola erabilita.
Martxa solidarioa, urriaren 31n
Bestalde, Katxalin elkartearen martxa solidarioa egingo dute, zazpigarrenez, urriaren 31n, Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik. "Urriaren 29ra arte eman daiteke izena eta kamisetak erosteko aukera ere egongo da, Arrasateko Eroski hipermerkatuan". Halaber, donut solidarioak ere jarriko dituzte salgai Donostiako Aramendia okindegian.
Antzezlana, Donostiako Tabakaleran
Urriaren 20an, eguaztena, El pez antzezlana egongo da Donostiako Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, 17:30ean hasita. Bularreko minbizia daukan emakume bati buruzko istorioa kontatzen du lanak. Gaitzak bere bizitzan izan duen eraginaz hausnartzen du, aurrera egiteko indarra hartuz.