Trenbide zaharraren ingurua harri-txintxarrekin txukundu dute

Maider Arregi 2021ko urr. 8a, 10:00
Argazkia: @antzuolakoudala

Galartza baserriaren eta trenbidearen arteko zelaigunean harri-txintxarra bota du lagun-talde batek, auzolanean. Bestalde, Aldundiak Antzuolako Udalari jakinarazi dio urria bukatu baino lehen lehiaketara aterako dituztela Jauregiko tunela konpontzeko lanak.

Hobekuntza nabarmena izango da eguraldi txarra egiten duenean: "Egindako lanari esker, eguraldi txarra dagoenean lokatz gutxiago egitea lortuko dela uste dugu. Hortaz, eskerrik asko lanean aritu direnei eta musu-truk zelaiaren pasabidea utzi duten Galartza baserriko lagunei", adierazi dute Antzuolako Udaleko ordezkariek.

Jauregiko tunela

Bestalde, martitzenean Gipuzkoako Foru Aldundiak Antzuolako Udalari jakinarazi zion urria bukatu baino lehen lehiaketara aterako dituztela Bide Berdean dagoen Jauregiko tunela konpontzeko lanak. 2019ko abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, gertatutako lur-jausi baten ondorioz, Jauregiko tunelaren sarrera erori egin zen. Kalte handiak ditu tunelak, eta lan sakona egin behar da bertan; gaur-gaurkoz, ezin da bertatik igaro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak