Baldintzak honako hauek dira: Antzuolan erroldatua egotea; 16 eta 30 urte adin-tartean egotea; Lanbiden izena emanda egotea; aurretiazko eskaera egitea; eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea; hautaketa prozesuan hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea; batxilergo titulua, titulu teknikoa edo balio-kidea izatea; eta herri administrazioa eta dagozkion eginkizunak burutzeko ezgaiturik ez egotea. Informazioa udal bulegoetan emango dute.