'Dating Amber' filmak abiatuko du Filmazpiten denboraldia

Maider Arregi 2021ko urr. 1a, 09:00

Filmazpiteko film emanaldiak berriro bueltan dira Antzuolan Zineuskadiren eskutik. Hainbat zinema jaialditan emandako pelikulak dira eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Hala, hileko lehen domeketan Filmazpiteko pelikulak eskainiko dira Torresoroan, 18:30ean hasita.

Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, online –www. labur.eus/sarrerakantzuola– edo liburutegian. "Apirilera bitarteko lehen domeketan eskainiko dira. Hala, etzi, domeka, maitasuna eta komedia oinarri dituen Dating Amber filmak abiatuko du Filmazpiteko film emanaldi denboraldia Antzuolan", azaldu du Kultura zinegotzi Mikel Bargielak. Euskal zinemagintza sustatu eta indartzea ere badela asmoa gaineratu du Kultura zinegotziak. "Zehaztu gabe dagoen arren, badugu asmoa pare bat film eskaintzeko apirilera bitartean. Euskal zinemagintzako pare bat film berri izango lirateke, oraingoz", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak