Ondarreko iturria, martxan

Maider Arregi 2021eko irailaren 30a

Argazkia: @antzuolakoudala

Antzuolako alkateak azaldu du Ondarre auzoko iturritik ez dela urik ganoraz irten azken urteotan, karea dela eta. Horri irtenbidea emateko asmoz, iturbidean sartu berri dira udal-langileak, eta putzu bat egin dute. "Ur askorik ez dago oraindik, baina uste dugu bere mailara iritsiko dela. Iturria berriro martxan da", jakinarazi dute Udaleko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak