Bina norgehiagoka jokatu dituzte Galeano ahizpek Logroñon. Leire Galeanok Ana Belmonte errioxarrarekin jokatu du, eta Nagore Galeanok Leire Arribas kataluniarrarekin.
Galeano-Belmonte bikotea izango da finalean gaur jokatutako bi norgehiagokak irabazita. Erraz irabazi dute Malen Salinas eta Isabel Garciaren kontrako norgehiagoka. Estuago joan da bi ahizpak aurrez aurre izan dituen partida. Amaieran, 18-16 nagusitu da Galeano-Belmonte bikotea.
Txapelketako finala irailaren 25ean jokatuko da Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Bigarren bikote finalista zein izango den hilaren 15eko kanporaketan argituko da. Lehian izango dira beste hiru bikote: Ana Couto-Irati Salinas, Ibone Salinas-Alejandra Byliak eta Carmen Uyarra-Goiuri Zabaleta.