Iker Epelde: "Formatzen dabilen taldea da Antzuolakoa"

Maider Arregi 2021ko ira. 10a, 12:39

Laugarren denboraldiari ekingo dio iker Epeldek AKEko entrenatzaile. Hastear den denboraldiaz eta Erregional Preferenteak duen talde berrituaz jardun du GOIENArekin.

Bihar hasiko du Erregional Preferenteak denboraldia. Eztalan neurtuko ditu indarrak Beasainen aurka, 16:30ean hasita. Iker Epelde entrenatzaileak denboraldiaz jardun du.

Nola dago taldea?

Denboraldiaurre laburra egiten dugu, baina pixkanaka sasoia hartuaz goaz. Aloñaren aurkako lagunartekoa galdu egin dugun arren, denbora gutxian hobekuntza lortu dugu.

Partidu gogorra denboraldia hasteko.

Goian ibiltzen den taldea da Beasain; izan ere, talde nagusiak kanpoko jokalari asko ditu, eta Beasaingo bigarren taldean daude bertako jokalari onenak.

Eta Antzuolak nolako taldea dauka?

Oraindik formatzen ari gara, baina jokalari langileak ditugu, eta lan egitea izango da gure eginkizuna. Helburua mailari eustea da, bai, baina baita ere bestelako nahiak betetzea. Azken bi urteetan aldaketak izan ditu taldeak eta estrategia aldatu behar izan dugu. Jokalari altuak izatetik baxuagoak izatera pasa gara, eta jokora egokitu beharko dugu.

Pandemia tarteko, animoz nola zaudete?

Ilusio handiz eta gogotsu. Aur-ten txapelketa bi fasetan banatu dute, eta, hasieratik indartsu egon beharko dugun arren, bigarren faseak ere indartsu ego-tea eskatuko digu.

Laugarren denboraldia beteko duzu AKEn.

Lehen urtea gazte mailakoekin egin nuen eta gainontzekoak, lehen taldearekin. Pandemiaren ondorioz, ordea, hauxe da Erregional Preferenteekin osorik egingo dudan lehena. Ilusioz eta gogoz nago.

Instalazio berriak ere erabilgarri.

Bai; betiere, Eztalako instalazio berriak erabiltzea, dutxak barne, lagungarria da taldearendako. Zaleak ere bertan izango dira, eta hori asko da futbolarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak