Yoga eta eskulan ikastaroetan izena eman daiteke

Maider Arregi 2021eko irailaren 10a

Antzuolako Udalak yoga eta eskulan ikastaroak antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik dago eta interesa dutenek hilaren 24a dute azken eguna. Udal bulegora jo dezakete, edo 'www.antzuola.eus' webgunean jaitsi dezakete izena emateko orria.

 

Behin orria beteta, posta elektronikoz ere bidali dezakete, udala@antzuola.eus helbidera.Izena aurrez ematea beharrezkoa da taldeak osatzeko eta eguna eta ordua zehazteko. Helduen eskulan ikastaroaren kasuan, COVID-19 dela-eta, ordutegien, txanden eta ikastaroaren kokapenari buruzko erabakiak izen-ematea egin eta gero hartuko dira, partaide kopuruaren arabera. Yogaren kasuan, berdin: jende-kopuruaren araberako taldeak antolatuko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak