2020an zen Antzuolan egitekoa Puntaik Punta bidezidorren jaialdia, baina pandemiaren ondorioz ekitaldia bertan behera geratu zen eta atzeratzea erabaki zuten. Data zehazteke dagoen arren, natura eta kultura uztartzen dituen jaialdia urrian egingo dela baieztatu diote Antzuolako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak GOIENAri. "Osasun egoerak markatutako jaialdia izango da, eta, oraingoz, aurrera egitea adostu dugu Mankomunitatearekin. Egitaraua eta data zehaztu gabe daude. Asmoa urriko erdiko asteetan egitea da. Aurrez bageneukan egitarau bat prest Arrolarekin elkarlanean, baina aurten orain-dik ez dugu ezer lotu", azaldu du Garazi Larreak, Antzuolako zinegotzi eta Mankomunitateko ordezkariak.
Antzuolakoa bosgarren edizioa izango da. Hitzaldiak, mendi irteerak, haurrendako ekintzak eta kontzertuak antolatzeko lanetan dihardutela azaldu du Larreak.