Dena gertu dute AKEko jokalariek denboraldia hasteko

Maider Arregi 2021ko ira. 3a, 11:39

Argazkia: Karlos Baleztena

Pixkanaka ohikotasunera itzuli dira AKEko futbol taldeko jokalariak. Abuztuaren bigarren hamabostalditik martxan dira. Lehen entrenamenduak egin dituzte, eta lagunartekoak ere jokatu dituzte –infantilek izan ezik–.

"Lagunarteko bi jokatu dituzte. Kadeteek zapatuan UDA-ren aurka berdindu egin zuten. Erregional Preferenteko taldeak, ordea, galdu egin zuen lagunartekoa. Liga hastear da, eta lehen jardunaldia Eztalan jokatuko du lehen taldeak, Beasainen aurka, hilaren 11n. Partidu gogorra dugu. Kadeteek eta gazteek hirugarren asteburuan abiatuko dute denboraldia", azaldu du Ibon Gezalaga presidenteak.

Bergara eta Antzuolako nesken kadete eta infantil taldeek, berriz, irail amaieran hasiko dute liga. "Bergararekin elkarlanean aurten ere talde bana martxan dago, eta herriko zazpina neskak jardungo dute bai kadeteetan eta baitan infantiletan ere".

Liga hastear den honetan, Eztalako aldagelak erabilgarri dituzte jokalariek, eta ohikotasun kutsuaz hasiko dute denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak