Muntaketak egiteko Antzuola autobidearekin lotzen dituzten adarrak itxita egongo dira ordutegi horretan. Arku horiek aurretik Deskargan, Beasainen eta Ezkion jarritako portikoekin batera A-636 autobiako kobratze sistema osatuko dute.
Aldunditik azaldu dutenez, arkupe-erdiak edo banderatxoak 23:00etan hasiko dira muntatzen, Antzuolako biribilgunetik A-636 errepidera sartzeko adarra itxiaz, Beasaingo noranzkoan. Ondoren, goizaldeko 02:00ak aldera, A-636 errepidetik Antzuolako biribilgunera doan irteera-adarra itxiko dute. Lanek irauten duten bitartean, zirkulazioa GI-2632 errepidetik desbideratuko da.