Andramanuelak taldeko kideek kolorez jantzi dituzte Ondarreko hormak

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko uztailaren 24a

Mural feminista herrikoia margotu dute zapatuan zehar Antzuolan, Ondarren, Andramanuelak talde feministak antolatuta.

Antzuolako kaleei kolorea emateko hainbat mural margotzearen proiektua onartu ostean, Andramanuelak emakume taldeak antolaturik, kolorez jantzi dituzte Ondarreko paretak.

Mural feminista honen bidez "urak gauzak eraldatzen dituen moduan, feminismotik eraldaketa bilatzea" irudikatu nahi izan dute, Andramanuelak taldeko kide Ione Larrañagak adierazi duen moduan. "Landareak margotu ditugu, landare eta loreek zerbait berria, gauza berriak hasten direla, ekartzen dutela irudikatzen dute-eta", azpimarratu du Larrañagak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak