Martinezen lekua Alazne Jauregik hartuko du irailetik aurrera. Izan ere, Jauregi da EH Bilduren hauteskunde zerrendan hurrengoa, zortzigarrena, alegia. Josune Martinezek agintaldiaren erdia bete du, bi urte egon da karguan; pandemia urtea bizi izan badu ere balorazio positiboa egin du. "Agintaldia gogotsu hartu nuen eta gauza asko egiteko gogoz bai Ongizate Batzordean, eta baita Kultura Batzordean ere. Balorazioa pandemiarekin batera nahitaez egin behar dut, eta hori kontuan izanda, nahiko balorazio ona egiten dut."
Alazne Jauregik iraileko ohiko osoko bilkuran hartuko du zinegotzi kargua.