Bingo saioaz arratsalde ederra igaro dute antzuolarrek

Maider Arregi 2021eko uztailaren 19a

Kina-Bingoa antolatu zuen atzo arratsaldean Anelkarrek. 60 bat herritarrek hartu zuen parte giro ederra lagun zutela. "Gustura geratu ginen. Parte hartzaileak serio hartu zuten jokoa:
Plaza isil-isilik zegoen kina entzuten", azaldu du Jabi Etxanizek.

Guztira, 910 euro jaso zituen Anelkarrek. " Zazpi saski eder, horietako bat berezia banatu genuen. Kinaren irabazleak, berriz, Agurtzane Loidi eta Txeme Zubikarai izan dira", gaineratu du. Anelkarren argazkiak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak