Jaioberriei eta herriko nagusienei harrera egin diete Antzuolako udal ordezkariek

Mirari Altube Arrese 2021eko uztailaren 16a

Ohiko jairik ez da izango aurten ere Antzuolan baina horiei keinu bat egite aldera 2019ko jaien ondoren jaiotako umeei harrera egin zieten atzo iluntzean, Antzuolako udaletxean. Zapia jarri zieten Udal ordezkariek eta argazkia atera zuten gero elkarrekin. Herriko nagusienek ere jaso zuten zapia; 95 urteko Mertxe Lizundiak eta 94ko Jose Mari Kortabarriak, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak