Poza eta umorea nagusi, uztaila kolorez janzteko

Maider Arregi 2021ko uzt. 16a, 07:49

Herriko jaiak ez dira ospatuko baina, uztaileko kultur ekitaldiak martxan dira jada, eta herritarrei kolore eta alaitasuna ekarri diete. Atzo, esaterako, Ahierra-Antzuola murala auzolanean margotu zuten. Jai Batzordeak eta Udalak aisialdia egungo osasun arauetara egokitu dute eta "norbera eta ingurukoa zaintzeko" eskatu dute.

Kutsatze kopuruek gora egin duten arren, (Antzuola eremu gorrian dago eta intzidentzia-tasa 1009,64koa zen atzo) Jai Batzordeak eta Udalak uztaileko ekintzekin aurrera egitea erabaki dute. Ondorioz, gaurtik domekara bitartean herritar guztiendako kultura ekintza izango da herrian. Ekintza guztiak neurriak zorrotz betez egingo dira: distantzia mantenduz, maskarak jantzita, sarrerak aurrez erreserbatuta, eta ekitaldiak egunez eginda, hain zuzen ere. "Zentzuz" jokatzeko eskatu die antzuolarrei udal ordezkariek.

Kultura egitaraua

Uztailak 16, barikua

• 10:00 Txistulariak.

• 11:00-16:00/16:00-18:00 puzgarriak.

• 20:00 Sonakay, patioan.

Uztailak 17, zapatua

• 09:55 'Kanoiak sutu!'. Txistularien goiz-eresia

• 11:00 Bergarako Bandaren kalejira.

• 19:00 Liher taldea.

Uztailak 18, domeka

• 12:00 Kale antzerkia.

• 19:00 Bingoa, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak