Unai Hierro bizkaitarrak ez du tarte batean domekan Antzuolan bizi izandakoa ahaztuko. Helmugan besoak lehenengoz altxatzen dituenak betirako gordetzen ditu oroitzapen horiek, eta garaipenak oker hasitako denboraldia zuzentzeko balio badu –min hartuta egon da–, are eta gehiago. Hala, Baqueko ziklista da sortu berri duten Helduz Torneoko lehenengo irabazlea.
Beste behin, domekan Asentzioko maldek egin zuten aukeraketa erabakigarria, eta 14-15 lagun geratu ziren aurreko taldean. Tartean ziren talde indartsuetako zenbait oilar, eta elkarri egindako markaketa estua ondo baliatu zuen Baqueko ziklistak denak ezustean harrapatu eta erasoa jota helmugan lehenengoa izateko. Taldeka Lizarte izan zen lehenengoa eta mendiko saria Yesid Albeiro Parada kolonbiarrarendako (Caja Rural) izan zen.
Aipatzekoa lasterketa amaieran antolatzaileek Santi Mujika zenari egin zioten omenaldia, izan ere, lasterketan laguntzaile lanetan jardundakoa zen Mujika.
Sailkapena:
- Unai Nuñez (Baque Team) 2.56.11
- Xabier Isasa (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi) d.b.
- Unai Iribar (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi) d.b.
- Fergus Nicholas Robinson (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi) d.b.
- Julen Arriola-Bengoa (Hirumet Eiser) d.b.
- Oscar Galvis Rubian Astehortua (Caja Rural) d.b.
Lasterketako sailkapen osoa, hemen.