Bazkaria ez, baina egubakoitzean Preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa egingo dute 19:00etan Zurrategin, eta egun hauetan salduko diren txartelekin zozketa egingo dute domekan 19:00etan. Bi sari izango dira: urdaiazpikoa eta saski ekologiko bat. "Herritarrak egubakoitzeko kontzentrazioan parte hartzera eta txartelak erostera animatzen ditugu".