Gaur, Antzuolan, Amaren intxaurrak ikuskizuna eskaini dute Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek. Denboraldi honetako ikuskizun guztietan bezala, emanaldiaren amaieran zuhaitz bat ematen diote tokian tokiko elkarteari edo ekimenari. Oraingoan, Antzuolako herriari oparitu diote zuhaitza.
Beñardo Kortabarria alkatea igo da taula gainera zuhaitza hartzera eta oholtzatik esan du zuhaitz hori berez neguan landatzekoa dela, baina bitartean udaletxeko balkoian zainduko dutela eta neguan jarriko dutela kalean.
Gaineratu du herritarren artean erabakiko dutela zuhaitz hori non landatu, eta bide batez, esan du pozaren eguna ospatuko dutela, nabarmendu duelako alkateak gutxienez egunean behin pozik egon beharra daukagula, baina Antzuolan, urte bukaera aldera, egun osoko ospakizuna prestatuko dutela pozaren egunaren izenpean.