Ekain Larrea Espainiako txapelketan, hirugarren

Atzo, zapatua, jokatu zen 20 urtez azpiko Espainiako 3.000 metroko txapelketa Monzonen, Huescan. Ekain Larrea atleta antzuolarrak lasterketa bikaina eginda, hirugarren postua eskuratu du 8 minutu eta 21 segundo eta 59 ehuneneko denbora eginda. Europarako txartela eskuratzeko minimoa ordea,  8 minutu eta 20 segundokoa zen; hala, Larrea segundo bat eta 59 ehunenekogatik Europatik kanpo geratu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak