Uztailaren 11n egingo dute aurten Antzuola txirrindularitza saria

Jone Olabarria 2021ko uzt. 1a, 14:28

Iñaki Leteren omenezko Antzuola Saria txirrindularitza lasterketa jokatuko dute aurten. Peña Aiastuik antolatuta, hain zuzen, uztailaren 11n izango da kirol hitzordua, goizeko bederatzi eta erdietan.

Osasun egoera zela-eta iaz bertan behera utzi behar izan zuten proba, baina aurten, Lehendakari probarako puntuagarria den lasterketa berreskuratzea erabaki dute. Zehaztu dutenez, gainerako txirrindularitza probetarako Federazioak ezarritako segurtasun neurriak jarraituz antolatu dute lasterketa; tenperatura neurtu eta bide bazterretan ez pilatzeko gomendioa helarazita, besteak beste.

Ekainean antolatutako Uzarragako igoeraren esperientzia baliatu eta segurtasuna mantenduz berreskuratu gura du Peña Aiastuik lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak