Aurten ere ez dira herriko jaiak eta Mairuaren Alardea ospatuko

Maider Arregi 2021ko eka. 25a, 13:45

Udal Gobernu taldeak eguerdian egin berri du jaien inguruko erabakiak eta uztailera begira egingo diren ekintzak zehazteko bilera. Hala, bigarren urtez, aurten ere herriko jaiak eta Mairuaren Alardea ez egitea erabaki dute (Alardearen Elkartearekin ere adostuta).

Aurtengoan ere ez dira beraz, Antzuolako jai nagusiak ospatuko; hala ere, uztailean zehar egingo den kultura egitaraua prest dute, eta datorren martitzenean, hilaren 29an, prentsaurreko bidez jakinaraziko dute eragileek zein ekintza kultural antolatu dituzten.  Plazan egingo da prentsaurrekoa 18:00etan.

Bestalde, Beñardo Kortabarria alkateak aurreratu dio GOIENAri, udazkenean Alardea egitea posible izango ote den aztertzen ari direla: "Alardearen Elkarteak ondo ikusiko balu eta pandemiaren baldintzak egokiak balira, ez dugu baztertzen Mairuaren Alardea udazkenaren bueltan egitea. Berriro elkartu gura dugu Alardearen Elkarteko kideekin eta aukera hori aztertu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak