Kurtzebarritik Andartorainoko ibilbide zirkularra egin dute arrolazaleek

Maider Arregi 2021ko eka. 14a, 13:41

Bederatzi arrolazalek parte hartu dute zapatuko irteeran. Ez zen atzo bertan pentsatutako ibilaldia; bizpahiru ahaleginen ondoren –COVID-19ak oztopatu baitu– azkenean egin dute orain hilabete batzuk antolatutako ibilbide zirkularra: Urkulu, Areantza, Kurtzebarri, Aiznardako pasabidea, Degurixa, Mairuatx, Andarto, Santakutz eta Urkulu.

Ibilbide zati handia (ez guztia) PR-GI 3002 ibilbidea jarraituz egin dute, seinale zuri eta horiak jarraituta. Guztira, hogei kilometro dauzka ibilbideak eta gainditu beharreko desnibela 1075 metrokoa da.

"Argazkietan ikusten den bezala ingurua ikusgarria da. Komentatu dugu ez ote den inguru hau ezezaguna debagoiendarrentzat, tartean antzuolar askorentzat ere. Natura eremu honek pagadiak, kobazuloak, harkaitz ederrak, lorategiak... partekatzen ditu. Andarto gaina mila aurpegi adierazten duen mendia da. Batzuetan harkaitz hutsa badirudi arren, pagadi ederrak ditu bere hegaletan. Jaitsiera polita duen ibilbidea da; guk Araotz aldetik egin dugu, Santa Krutz ermitaraino. Hemendik, Urkulu errekaren ertzetik, txoko politak eskaintzen duen ingurutik, Goronaeta auzoraino jaitsi gara. Hemendik aparkalekura. Ibilbidea jarraitu nahi izanez gero hementxe esteka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak