Ayastui Peñakoen asmoa, ohi moduan, Uzarragako Igoera martxoan egitea zen. "Baina orduan herriko intzidentziatasa altua zen, eta hori kontuan hartuta nahiago izan genuen lasterketa bertan behera utzi. Orain, baina, Federazioak data berria proposatu digu eta onartu egin dugu, eta domekan gazte mailako ziklismo lasterketa izango dugu herrian", adierazi dute antolaketa taldeko lagunek.
Goizez, aspaldi bezala
Lasterketa ez dute ohiko ordutegian egingo; ez, behintzat, azken urteetan egin den moduan zapatu arratsaldean. "Lehenago, goizez egiten genuen Uzarragako Igoera, eta aurtengo edizioa ere horrela egingo dugu". Hala, domekan ziklistak 10:30ean abiatuko dira Goizperreko aparkalekutik; segurtasun neurri moduan, irteera puntua ere herrigunetik atera dute, eta azkarrena 12:00 aldera iritsiko da helmugara . Tartean, 57 kilometrotako lasterketa izango dute ziklistek –11:00etan Deskarga igoko dute–.