64 gaztetxo musikarik emanaldia eskainiko dute

Maider Arregi 2021ko eka. 15a, 09:00

Herriko neska-mutiko musikariek 2021ean zehar Musika Eskolan landutako doinu bildumaz gozaraziko dute. Guztira, 64 gaztetxok kurtso amaierako emanaldia egingo dute asteon. Bi saio egingo dituzte: ekainaren 16an eta 17an.

Torresoroan izango dira bi emanaldiak, arratsaldeko seietan hasita, eta aretoko edukiera mugatuta egongo da –60 lagunekoa da gaur egun aretoko edukiera–. Pandemiak eraginda ez da urte erraza izan, baina ikasturtea aurrera ateratzea lortu dute, eta emaitzaz gozatzeko aukera izango dute antzuolarrek.

Askotariko doinuak

Pianoa, gitarra, saxoa, klarinetea, tronboia eta trikitia izango dira Torresoroako oholtza gainean protagonista datorren astean. Askotariko doinu ezagunak izango dira entzungai Musika Eskolako ikasleen eskutik. Beethovenen pieza klasikoak eta Alfredo Gonzalez Chirlaque konpositore bergararraren Antzuolako doinuak pieza ezaguna, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak