Ur-jolas parkea ekainaren 18tik irailaren 19ra bitartean egongo da zabalik. "LABI batzordearen azken bileran erabaki zenez, dagoeneko ez da derrigorra 4 pertsonako taldea mantentzean; horregatik, aurten ez da txanda hartu beharko. Hori bai, maskararen erabilera, edukiera eta segurtasun distantzia gorde beharko dira, azpimarratu du Beñardo Kortabarria alkateak.